Ipuin Lizunak:
“Ipuin Lizunak” testua irakurrita bere idazlearen biografia txiki bat aurkezten dut hurrengo lerroetan:
Testua Aitor Aranak idatzi du. Honek Legazpin, Gipuzkoan, jaiotakoa da 1963ko abenduaren 21ean, eta lan asko egin ditu bere bizitzan zehar.
Narrazioak begiratuta, “Ipuin Lizunak”, “Ipuin Ilunak” eta “Lehenbiziko ipuinak” daude, beste titulu batzuk daudela kontutan hartuta.
Nobela, gazte literatura eta saiakera garatu ditu, baita antzerki pittin bat ere.
Testuingurua desberdina da 3 ipuinetan.
Lehenengoan zein urtetan gertatzen den jartzen du, 1640.ean hain zuzen ere.
Beste bietan ez du datarik jartzen, baina gure garaikoak direla esan daiteke.
Argumentua desberdina da hiru ipuinetan, baina hiruretan gauza berdina aztertzen da: sexua. Lehenengoan, neska eta mutil gazte batzuen harremanak azaltzen dira. Bigarrenean, bi mutilen arteko sexu harremanak eta hirugarrenean neska hil baten eta mutil baten arteko harremanak.
Bigarren eta hirugarren ipuinak bitxiak iruditu zaizkit, batean pertsona bat berpizten delako eta bestean hil batekin sexu harremanak agertzen direlako.
Nire ustez, ipuinen idei nagusia egon daitezken sexu harreman desberdinak azaltzea da, eta horretarako pertsonai errealak erabiltzen ditu idazleak.
Irakurketa lineala eta ulergarria da, idazleak erabiltzen dituen hitz gehienak ohiko bizitzan erabiltzen ditugunak direlako.
Amaitzeko iritzi pertsonala eman behar dut: Ipuinak ez ditut gogoko izan, baina entretenigarriak iruditu zaizkit. Jarriko nizkien aitzaki bakarra, sexu harremanak azaltzeko modua izango zen.
Celia Fátima Gómez

Zabaldu
del.icio.us