“Teresa, Poverina Mia”
“Teresa, poverina mia” izenburua daukan testua irakurri ondoren, honen idazlan txiki bat aurkezten dut hurrengo lerroetan.
Testua Bernardo Atxagak idatzia da. Oso idazle ezaguna da Atxaga Euskadin, baita Espainian ere.
Bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Asteasun jaio zen 1951. urtearen uztailaren 27an. Gaur egungo euskal literaturaren idazlerik ezagunetakoa da, eta “Obabakoak” izenburua duen liburua berak idatzia da. Asteasun eta Andoainen egin zituen lehen ikasketak eta Bilbon lortu zuen bere Ekonomi lizentziatura.
Orain, testuari buruz hitz egin behar dut.
Testuinguruari begira, liburua 2004. urtean idatzia da, testuaren amaieran jartzen duen bezala. Bi zati agertzen dira bertan: Teresa gaztea denean eta Teresa heldu gisa agertzen denean. 1978.ean eta 1993. urtearen inguruan hain zuzen ere.
Argumentuan, Teresaren istorio labur bat kontatzen da. Italiara joaten denean, izeba Magdalena hiltzen zaionean, zirkuko ekilibrista batekin ateratzen denean eta abar.
Gaia, aurreko lerroetan esan bezala Teresaren bizitza bitxia da. Denetik gertatzen baitzaio.
Bertan agertzen diren pertsonaiak errealak izan ziratekeen, ekintza arruntak eta sineskorrak egiten baitituzte, eta irakurketa lineala da, ez da atzera itzultzen historia, baina hala ere badaude nahasgarriak diren hitz batzuk.
Hiztegia, orokorrean, ulergarria eta sinplea da. Oso erraz ulertzen dena.
Bukatzeko, nire iritzia eman behar dut: historia polita da, baina bitxia.
Bitxia dela esaterakoan protagonistari denetik gertatzen zaiola esan nahi dut.
Ez dakit zer nahi zuen idazleak historia hau idazterakoan, baina oso ondo idatzia dago.

Zabaldu
del.icio.us