Urrezuno 2007
Urrezuno urtero ospatzen den ikasleentzat zuzendutako literatur lehiaketa bat da, eta hainbat idazle aurkezten direnez, eta gainera ezezagunak, ezin dut beraiei buruz biografia txiki bat aurkeztu.
Lau testu motz agertzen zaizkigu: bata “Amelia” izenburua duena, bestea “Gezurrak janez argaldu”, hirugarrena “Askatasun bila” eta laugarrena eta azkena “Hiru segundo eta erdi”.
Lehenengoa, Josu Narbartek idatzia da, Irungo Txingudi institutuan ikasten ari dena.
“Amelia” izeneko testua oso hunkigarria da. Amona baten eta honen ilobaren kontakizuna da, non amaiera tragiko bat agertzen den. Testua 1993. urtean kokatzen da eta irakurketa lineala eta erraza eskaintzen digu. Hala ere, ez dago euskara batuan idatzia, gutxienez bertan agertzen diren hitz batzuk.
Bigarren testua Izaro Zinkunegik eskaintzen digun poema motz bat da. Bertan gaur egun dauden bi arazo tratatzen dira: anorexia eta bulimia. Oso poema polita iruditu zait eta oso ondo adierazten du modeloen munduan dagoen gezurra. Hizkuntza erreza erabiltzen du Izarok, baita irakurketa lineala eskaini ere.
“Askatasun bila” izeneko testua Mikel Mancisidorrek idatzi du, Aita Larramendi ikastolan ikasten duena, Andoainen. Ipuin honetan, Mikelek Kongoko gerran aritu ziren umeen bizitza kontatzen digu. Nola bahitzen zituzten gerran aritzeko eta nola hiltzen zirenean soilik aurkitzen zuten askatasuna. Oso esaldi gogorra agertzen da ipuinaren amaieran: “Azkenean lortu dugu askatasuna, horretarako lurra gorriz tindatu behar izanda ere.” Testuingurua, azaldu dudan bezala, Kongon gertatzen da eta honek irakurketa lineala eskaintzen digu, ondo ulertzen dena.
Pertsonaiak argi dago errealak izan litezkeela, Kongoko gerra benetan gertatu baitzen.
Gustukoa izan dut kontakizuna, nahiz eta honen amaiera tristea eta tragikoa izan.
Laugarren testua, eta azkena, Alaine Agirrek eginiko poema bat da. Oso polita iruditu zait, baina hala ere ez dut uste oso erreala izan daiteken. Hiru segundotan hori guztia sentitzea ia ezinezkoa da, oso azkar igarotzen dira hainbeste gauza sentitzeko. Hizkuntza erreza da, eta eskaintzen digun poemaren irakurketa lineala. Hasieran lehenengo segundoan sentitu zuena edo sentitzen dena idazten digu, bigarren zatian bigarren segundoan sentitzen duena eta horrela hirugarren eta laugarren segundoak banatzen dituen erdira ailegatu arte.
Oso testu politak iruditu zaizkit, erraz irakurtzekoak eta oso sentimentalak.

Zabaldu
del.icio.us