Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

CeLiA

Artxiboa: Otsaila 2009

21/02/2009 GMT 0

Nola egin dieta aproposa eta orekatua?

celiafa @ 11:15

Iritzi artikulu hau idazteko izenburuan idatzita dagoen izenburua duen artikulu bat irakurri dut. Bertan, dieta eta jan neurria alderatzen ditu, egun batean jan beharreko kaloria kantitatea ematen du gutxi gorabehera sexua eta pisua kontutan hartuz, egun bateko otorduetan jan beharrekoa azaltzen digu eta hainbat elikagai era desberdinetan janda edo prestatuta haien kaloria kantitatea nabarmenki nola aldatzen den aipatzen da.
Esan bezala, jan neurria eta dieta alderatzen ditu, dieta osasuntsu egoteko ( bai pisua galtzeko edo irabazteko) janarien erabilera metodikoari esaten zaio eta jan neurrian, berriz, dietaren erregulazioa, botikak hartzea edo bestelako neurri sanitarioak hartzen dira kontutan.
Nik ez dut testuak ematen duen dietaren definizioa oso ondo ulertzen, baina idei bat egiten dut.
Testuak azaltzen edo aipatzen duen bigarren gauza egun batean jan beharreko kaloria kantitatea da, hori bai, sexua, adina eta pisua begiratuz.
Idazleak hurrengoa esaten du: “60 kiloko emakume batek jarduera fisiko moderatua eginez gero 2.215,5 kaloria beharko ditu gutxi gorabehera. Gizonezko batek, ordea, 80 kilo pisatzen baditu eta emakumearen jarduera fisiko berdina egiten badu 3.252 kaloria inguru beharko zituen.” Argi gelditzen da ez duela adina kontutan hartu, ume batek kaloria kopuru desberdinak beharko zituen, hazten baitago.
Artikuluak dionez, eta ni horrekin ados nago, gosaria eguneko otordu garrantzitsuena da. Eguna era egokian hasten laguntzen digu bezperako baraualdia moztuz, beraz, gosari sendoa hartu behar dugu: esne katilukada bat kafe edo kola-kaoarekin, fruta zuku bat eta ogi edo opil moduko piezaren bat ere.
Bazkarian edo afarian gosarian baino arinago jan behar dugu, eta hori logikoa iruditzen zait.
Azkenik, hainbat elikagai buruz eta haien prestakuntzaz hitz egiten du. Hala nola ogi txigortuak 39 kaloria ematen dizkigula esaten du, eta ogi kopuru berbera, baina txigortu gabe 27 baino ez.
Berdin gertatzen da patatekin. Patata frijituek (100 gramo) 582 kaloria ematen dizkigute eta kopuru berbera, baina egosiak 84 kaloria besterik ez.
Amaitzeko, esan behar dut nik betidanik entzun ditudala gauza hauek etxean, bai amak esanda bai aitak, beraz, ez zaizkit deigarriak iruditu artikuluan aipatzen diren puntu hauek guztiak. Hala ere, bazeuden imajinatzen nituen gauzak eta orain, testuari esker, badakizkidanak.

Celia Fátima Gómez

08/02/2009 GMT 0

Lekuak

celiafa @ 19:41

Kritika literario hau egiteko “Lekuak” izenburua duen liburuxka txikia irakurri behar izan dut. Liburuxka hau Bernardo Atxagak
idatzi du.
Atxaga oso idazle ezaguna da. Bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Asteasun jaio zen 1951. urtearen uztailaren 27an. Gaur egungo euskal literaturaren idazlerik ezagunetakoa da, eta “Obabakoak” izenburua duen liburua berak idatzia da. Liburu honetatik pelikula bat egin zuten orain dela bi edo hiru urte.Asteasun eta Andoainen egin zituen lehen ikasketak eta Bilbon lortu zuen bere Ekonomi lizentziatura.

Hurrengo lerroetan irakurritako liburuari buruz hitz egin behar dut. Testuingurua errenazimentu garaian ematen da, gai hau baita liburuaren gai nagusia: Euskadin eman zen errenazimentua.
Ez dauka argumentu zehatza, ez baita istoriorik edo ipuinik kontatzen eta, nire ustez, dokumental baten antzekoa da.
Aztertu behar dudan beste arlo bat hiztegia da. Ez zait zaila iruditu testua irakurtzea, hitz gehienak ulertzen dira eta.
Irakurketari begira, lineala da erabat. Ez da atzera itzultzen irakurketan zehar eta gidoi lineala jarraitzen du.
Esan dudan bezala, testua dokumental itxura dauka, beraz ez dauzka pertsonaiarik.
Azkenik, iritzi pertsonala eman behar da, eta nik hurrengoa eman behar dut: ez dut “Lekuak” gustuko izan, oso pisutsua iruditu zait irakurketa, nahiz eta errea izan. Ez dut ulertzen zergatik eman behar zaion hainbeste garrantzia orain dela urte pilo bat gertatu zenari. Ulertzen dut bere garrantzia, baina nik gaur dugunaren alde borrokatu nintzateke, eta ez nuke egin ziguten mesprezuez hitz egingo, jadanik igaro dira eta.

03/02/2009 GMT 0

Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute.

celiafa @ 19:13

Iritzi artikulu honetan izenburu hori duen artikuluari buruz idatzi behar dut.
Artikuluak topikoak edo estereotipoak aztertzen ditu, hala nola, neskak mutilak baino sentimentalagoak direla edo mutilak oso berekoiak direla.
Egunkariko artikuluak “Los Serrano” telesaila hartzen du eredu gisa, eta Kataluniako Ramon Llull Unibertsitateko komunikazio irakasle talde batek eginiko ikerketei buruz hitz egiten du.
“Los Serrano” telesailari buruz esaten duena hurrengoa da: bertako neska eta mutil gazteak oso desberdin maitatzen dutela eta nesken kasuan, gainera, maitatzea eta sufritzea sinonimoak direla.
Inkestaren arabera, neskak erromantikoak eta sentiberak dira, eta mutilek heldutasunik gabeko jarrera izaten dute, baita jarrera sexualizatuta eta primitiboa ere.
Testuak hainbat gauza esaten ditu, baina niri deigarria iruditu zaidana hurrengo lerroetan azaldu behar dudana da: artikuluak gaurko gazteak telesaileko protagonistak eredu gisa hartzen ditugula dio. Ni ez nago oso ados baieztapen horrekin. Horrela izango balitz, neska gazte guztiak pinpirin hutsak izango ginateke, fisikoari bakarrik garrantzia emanez eta burua hutsik izanez. Esan beharra dago badaudela horrelako neska batzuk, baino ez dut gustuko jeneralizatzea, batez ere ni orokorraren kanpoan nagoelako beti.
Mutilei buruz hitz egiten badugu, egia da neskak baino heldutasun gutxiagoa dutela nerabezaroan, neskak lehenago hazten direlako, horrela esateagatik.
Ikerketak aztertzen dituen beste gai batzuen barruan jeloskortasuna, perfekzioa eta bikotekideak daude.
Lehenengoari buruz, maitasunaren neurgailu gisa erabiltzen dela esaten du. Baieztapen hori egia da, jeloskortasuna bai telesailetan bai eguneroko bizitzan erabiltzen baita. Hala ere, hori ez du azaldutako jarrera azaltzen.
Bigarrenari buruz, hau da, perfekzioari buruz hitz egiten duenean, testuak gazteak perfekzioa bilatzen dugula esaten du, pelikuletan ematen diren erlazioak edo harremanak bilatuz. Hori bilatzea, nire iritziz, logikoa da, pelikulek eskaintzen dizkiguten harremanek oso politak eta amaiera zoriontsu bat baitute.
Azkenik, bikotekideei buruz aritzen da testua. Mutilak umeak bezalakoak direla esaten du, eta beraien bikotekidean amaren papera egingo duen neska edo mutila bilatzen dute.
Neskei dagokienez, bikotekide ideal bat daukagula zain uste dugula esaten du artikuluak, bai eta maitasunerako prestatuagoak gaudela ere.
Ni ez nago gauza guzti hauekin ados, baina bai gehienekin, hala nola, neskek sentimentalagoak garela dioenean.

Celia Fátima Gómez

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!