Mehatxuek Ilundutako Bizitza
“Mehatxuek ilundutako bizitza” artikulua irakurri ondoren idazketa honen bidez aipatutako artikuluaren iritzia emango dut.
Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut ni ez nagoela gai honen alde, eta ematen ari zaion tratua oso desegokia iruditzen zaidala.
Hori aipatu ondoren, Maiteren (artikuluan azaltzen den emakume mehatxatua) kasuaz hitz egin nahi dut, berari gertatzen zaiona emakume askori mundu osoan zehar gertatzen zaielako.
Maite oso beldurtuta agertzen da artikuluan, eta guztiz normala iruditzen zait. Oso erraza da gai hauek telebistan ikustea, baina zuri gertatzen bazaizu ez da hain erraza.
Maitek ez daki zer egin, baina ni bera banintz, aukera izandakoan (irakurritako artikuluan kotxearekin zihoala mehatxatzen duen gizona ikusi zuela aitortzen du), eta poliziak kasu egiten ez diola kontutan hartuta, mehatxatzen nauen gizona hilko nuke.
Okerrenean jarrita, urte gutxi batzuk pasatuko nituzke kartzelan jarduera ona izanda eta bertako gauzetan laguntzen badut. Beraz, neretzat hori izango zen erabakirik onena.
Urte gutxi horiek kartzelan igaro eta kitto, arazoa konpondua. Ez gehiago kezkatzea, ezta ezkutatzea ere.
Gainera, abokatu on bat hartzen baldin baduzu eta epailea zuk jarritako salaketak kontutan hartzen baditu agian ez zara ezta kartzelara joaten. Beraz, kasu honetan azaldutakoa izango zen nire erabakia.
Gero badaude tratu txarreko beste kasu batzuk, non mehatxatua laguntza jasotzen ari den eta gainera, bere mehatxatzailea kartzelan sartuta dagoen.
Kontu honek erreperkusio handiak izaten ari ditu, geroz eta emakume gehiago hiltzen direlako tratu txarrak jasotzearen ondorioz. Lehengo urtean hain zuzen ere 58 emakume hil ziren kontu honen ondorioz.
Erreperkusio handi hauen ondorioz, Espainiako gobernuak neurriak hartzen hasi da.
Adibidez, mehatxatuak izaten ari diren pertsonentzat (bai emakumezkoak, bai gizonezkoak) telefono bat jarri du martxan. Tratu txarren jasotzailea dena telefono honi deitzea besterik ez du egin behar laguntza edo aholkularitza jasotzeko. Zenbaki honen bidez emakumeei soilik laguntzen zaie eta bertan hurrengo gaietan aholkatzen zaie: beraien ekonomian eta lan eskubideetan, sozial arazoetan bai eta bere judizial gaietan ere.
Beraz, lehen esan dudan bezala, nik ez nago tratu txarren alde, ez ni ezta jende gehiena ere, beraz ondo iruditzen zaizkit arazo honekin bukatzeko hartzen ari diren neurri guztiak. Hala ere, gauza gehiago egin daitezkela uste dut.

Zabaldu
del.icio.us