Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

CeLiA

29/09/2008 GMT 0

Pololoak: poxpolinen lurriña

celiafa @ 20:24

Xabineitor-en istorio honek Patxi Gallegok idatzi du. Hurrengo lerroetan bere biografia txiki bat azaltzen da.

Idazlearen izen osoa Patxi Gallego Palacios da, eta 1973. apirilaren 10an jaio zen Errenterian. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta 2004.urtean Xabineitor super-heroiari buruzko komiki trilogia (Pololoak) idazten hasi zen.

Irakurri dudan komikia gure mendean edo garaian idatzia dagoela argi dago, gaur egungo azmakizunak eta gertakizunak azaltzen direlako. Hala nola, ETA banda terrorista, eta Arzallus eta Garaikoetxea politikoak ere.
Textuaren argumentua oso simplea da: Sabinok (Xabi deitua) arazo larri bat dauka Euskadiko gauzekin. Bai neskekin, bai politika eta politikariekin ere. Homeopatarengana joaten da sendatzeko laguntza eske, eta azkenean usaina asko garatzen du eta super podere gisa erabiltzen du. Hori esker badaki emakume bat arazoetan noiz dagoen, eta hura salbatzera joaten da bitan pentsatu gabe. Super podere honi esker, euskal emakumeak beste lekuetako emakumeengan bereizten ditu.
Komikiaren idei nagusia ez dakit zein den, baina nire ustez hemen dagoen (edo behintzat hori esaten dute) sexu falta tratatzen du.
Oso argi dago protagonista pertsonai irreala dela. Berak dituen super podereak arruntak ez direlako. Gainerako pertsonaiak errealak direla esan daiteke, homeopatak eta emakumeak errealitatean daudelako.
Komikiak irakurketa korapilatsua dauka hasieran, Xabik istorian zehar garatutako super-podereekin agertzen delako. Hirugarren edo laugarren orritik aurrera irakurketa lineala sumatzen da.
Idazleak erabilitako hiztegia, orokorrean, ez dauka inongo zailtasunik, baina testuan zehar badaude nik erabiltzen ez ditudan hitz batzuk.

Hau dena azaldu ondoren nere iritzia argi uzten saiatuko naiz.
Komikia ez zait gustatu, erraz irakurtzen eta ulertzen da, baina bertan tratatzen den gaia ez dator nere estiloarekin. Oso “berdea” iruditzen zait, badakit nere ikaskide batzueei asko gustatuko zaiela, baina niri behintzat ez.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!