Kerik Gabeko Sua, Surik Gabeko Kea
“Kerik gabeko sua, surik gabeko kea” artikulua irakurri ondoren idazketa honen bitartez aipatutako testuaren iritzia azalduko dut.
Egin nahi dudan lehenengo gauza hurrengoa da: artikuluan irakurritako informazio gehienarekin ados nago, baina datu batek ez nau konbentzitzen. Beno, hobeto esanda, ez nauena konbentzitzen Jabier Madrazo-ren adierazpenak dira. Adierazpen horietan “Ez dugu Espainiako gobernuaren lan zikina egingo, Espainiako gobernua oker dabil lege honekin, legeak hutusne asko dituelako”dio. Jabier Madrazok ados egon daiteke lege honekin, edo ez, baina gobernu zentralak agindutakoa edo eskatutakoa egin behar du, legea onartua baitago.
Hau alde batera utziz, iritzia ematen hasiko naiz.
Lehen esan dudan bezala, irakurritako gauza askorekin ados nago, adibidez, nik ezagutzen ditudan lokal edo taberna gehienetan ez da legea errespetatzen. Ehun metro karratu baino gehiago dituzten lokalak ez dituzte erretzaileentzat zatiketa bat haien barruan, eta gainera, ez dituzte beharrezkoak diren seinaleak ondo kokatuta ezta kea xurgatzeko edota aireztatzeko sistema propioak ere.
Baina ez dago irregulazio hauek guztiak salatzen dituen pertsonarik, ezta gobernuak lan hau egiteko kontratatutako pertsonarik ere, beraz lokalen jabeak nahi dutena egiten dute.
Hala ere, tabakorik gabeko guneen kopuruak hazi egin dira, legeak lantokietan, zentro publikoetan, osasun zentroetan, kirol eta kultur tokietan eta haurrak jolasten diren lekuetan erretzea debekatzen baitu.Esan daiteke leku gehienetan erretzea debekatzen duela kalean izan ezik.
Testuak tabakoaren salmentaren jaitisera aztertzen du, baina jaitisera honek puruen salmentak igo egin ditu. Nik badaukat datu honen froga bat: nire gurasoak erretzen dute, baina lege antitabakoa atera zenean nire aitak zigarroak utzi zituen eta puruetara pasatu zen. Ez dira puru handiak, baina puruak hala ere. Nik behintzat nahiago nuen zigarroak erretzen zituenean, erretzaile pasiboa naizela kontuan hartzen badugu, zigarroen kea hobeto arnasten delako.
Salmenten gaia berriz ere hartzen badugu, testuak Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan, hauek asko jaitsi direla dio, baina hori logikoa da legea atera ondoren erretzaileen kopurua jaitsi egin dela kontutan hartuta.
Orokorrean, artikulua zaila egin zait irakurtzeko, baina ondo ulertu dut esan nahi zuena.
Esan bezala, ados nago ematen dituen datuekin, baina ez Madrazoren adierazpenekin.
Celia Fátima Gómez

Zabaldu
del.icio.us