“Bat-bateko heriotza kirolariengan”
“Bat-bateko heriotza kirolariengan” izenburu gisa duen artikulua irakurri ondoren, eskatu zaidan bezala honen iritzia ematen dut hurrengo lerroetan.
Lehenik eta behin testuko hitz batzuk ulertzeko zailak egin zaizkidala esan behar dut, medikuak erabiltzen duten hizkera berdina erabiltzen duelako, eta hori, egunkariko testu batean jartzea ez zait oso egokia iruditzen. Egunkarietan, hizkera arrunta eta ulertzeko moduko erabili behar delako.
Orokorrean, artikulua oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta bertan zorigaitzak azaldu.
Pasa den urtean, Antonio Puertaren kasua oso mingarria iruditu zitzaidan, eta nahiz eta ez ezagutu nik ere tristura pixka bat sentitu nuen. Batez ere alarguna haurdun zegoela jakin nuenean.
Ez dakit noiz, baina orain dela bi edo hiru aste egonezin berbera sentitu nuen Real Madrileko Ruben de la Red jokalaria bat-batean futbol zelaian zerraldo erori zenean. Kriston izualdia eraman nuen.
Baina egunkariko atal honek ez ditu futbol zelaietan gertatutako heriotzez soilik hitzegiten, baita txirrindularitzan eta gimnasian gertatutakoak ere.
Aipatutako kirolak arrisku handienekoak dira, edo hori esaten du testuak.
1995. urtetik 2001. urtera bitartean 61 heriotza kasu gertatu ziren Espainian (21 txirrindulari, 13 futbolari eta 5 gimnasta) , eta patziente horien heriotza kasurik ohikoena koronarioetako gaixotasuna atemoratesosa izan zen %40 baino gehiagotan. Egia esanda, ez dakit gaixotasun horrek zer esan nahi duen, ezta zeri eragiten dion ere., baina interesgarria iruditzen zait.
Baina gaitz hauek guztiak badute saihesteko era bat: errekonozimendu medikuak egitea geroz eta maiztasun handiagoarekin. Nire ustez, kirolariek honela egingo bazuten, ez litzateke hainbeste heriotza egongo. Badakit eliteko jokalariak, txirrindulariak, gimnastak, etab. errekonozimenduak oso denbora tarte txikien artean egiten dituztela, baina heriotza gehienak eliteko jokalariak ez diren pertsonengan ematen dira.
Hain zuzen ere, eta adibide bat jartzeagatik, nire anaiaren eta bere taldekideen kasua azalduko dut:
Nire anaiak eskubaloian jokatzen du, eta Antonio Puertaren kasua gertatu baino lehen ez zituen errekonozimenduak egiten, ez berak ez bere taldekideak. Medikuarekin tratu bat egiten zuten eta honek, errekonoziemdua egin gabe uzten zituen.
Baina Puertarena ondoren, urtero egiten dute errekonozimenduak, eta aurten, gainera, kategoria txigiagokoei egingo zaie ere.
Beraz, ezin da esan heriotza hauek ez direla zorigaitzak, baina behintzat, saihesteko era bat badago, behintzat nire ustez.
Celia Fátima Gómez

Zabaldu
del.icio.us