Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

CeLiA

18/01/2009 GMT 0

Schindler-ren Zerrenda – La Lista de Schindler

celiafa @ 17:17

Ebaluazio honetako lehen iritzi artikulua izenburuan agertzen den pelikulari buruz egin behar dut.
Denok dakigu Bigarren Mundu Gerran gertatu zen hilketa handiari buruz, eta gai hori tratatzen du pelikulak. Nola 6 urte horietan juduei laguntzeko prest egon ziren pertsona batzuk egon zirela, batez ere aipatutako Schindler jaunak.
Pelikula Steven Spielberg-ek zuzendua da, denontzat ezaguna den zuzendari ospetsu eta talentuduna.
Spielberg-ek pelikula txuri beltzean egotearen arrazoia ematerakoan hauxe esan zuen:
“Holokaustori buruz ikusi ditudan bideo eta argazki guztiak txuri beltzean zeuden, beraz, Holokaustori buruz izan ditudan ikuste guztiak txuri beltzean izan dira eta horrela izaten jarraitu behar du. Ikusi dudan guztia kolorerik gabe izan da, eta horrela adierazi nahi izan dut egindako pelikulan.” Pelikula osoan zehar kolorean agertzen den gauza bakarra neska txiki bat da, beroki gorriduna.
Pelikula Alemanian kokatzen da 1939 eta 1945. urteen bitartean. Gauzak nola aldatzen joan ziren adierazten da oso modu egokian, nola hasieran poliki- poliki joan ziren alemanak lurrak bereganatzen eta nola bukaeran, dena bereganatu ondoren, ez zuten nahikoa.
Argumentua oso nahasgarria da. Pelikularen hasieran argi gelditzen da nola gure protagonistak, Oskar Schindlerrek, dirua egitea baino ez du buruan. Jeneral nazien laguna egiten da hauek berak nahi duena egin dezaten, nahi dutena ematen die beraiek beraien boterearekin lagundu diezaioten. Baina, amaieran, gauzak nola gauzatzen ari diren konturatzen denean, txipa aldatzen du eta juduei laguntzen hasten da.
Pelikulan agertzen diren pertsonai guztiak garai horretan bizi izan ziren, pelikulan kontatzen den istorioa benetan gertatu baitzen. Hain zuzen ere, pelikularen amaieran, kolorean hortik aurrera, benetan hori bizi izan zuten eta oraindik bizirik irauten duten juduak agertzen dira Schindlerren hilobia bisitatzen, beraien burua interpretatzen duen aktorearen laguntzaz. Nire iritziz, pelikularen zati politenetakoa da amaiera.
Pelikula oso luzea da, baina hala ere, oso gutxi iruditzen zait 6 urte horietan gertatu zena adierazteko. Heriotza guztiak zenbatzeko, baita eman ziren injustizia eta harrokeria guztiak salatzeko ere.
Gustukoa izan dut pelikula, eta oso modu egokia iruditzen zait gerra horretan gertatu zena adierazteko. Nahiz eta oso gogorra izan, ezin dugu ahaztu horrela izan zela, ezin dugu beste alde batera begiratu.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!