Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

CeLiA

03/02/2009 GMT 0

Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute.

celiafa @ 19:13

Iritzi artikulu honetan izenburu hori duen artikuluari buruz idatzi behar dut.
Artikuluak topikoak edo estereotipoak aztertzen ditu, hala nola, neskak mutilak baino sentimentalagoak direla edo mutilak oso berekoiak direla.
Egunkariko artikuluak “Los Serrano” telesaila hartzen du eredu gisa, eta Kataluniako Ramon Llull Unibertsitateko komunikazio irakasle talde batek eginiko ikerketei buruz hitz egiten du.
“Los Serrano” telesailari buruz esaten duena hurrengoa da: bertako neska eta mutil gazteak oso desberdin maitatzen dutela eta nesken kasuan, gainera, maitatzea eta sufritzea sinonimoak direla.
Inkestaren arabera, neskak erromantikoak eta sentiberak dira, eta mutilek heldutasunik gabeko jarrera izaten dute, baita jarrera sexualizatuta eta primitiboa ere.
Testuak hainbat gauza esaten ditu, baina niri deigarria iruditu zaidana hurrengo lerroetan azaldu behar dudana da: artikuluak gaurko gazteak telesaileko protagonistak eredu gisa hartzen ditugula dio. Ni ez nago oso ados baieztapen horrekin. Horrela izango balitz, neska gazte guztiak pinpirin hutsak izango ginateke, fisikoari bakarrik garrantzia emanez eta burua hutsik izanez. Esan beharra dago badaudela horrelako neska batzuk, baino ez dut gustuko jeneralizatzea, batez ere ni orokorraren kanpoan nagoelako beti.
Mutilei buruz hitz egiten badugu, egia da neskak baino heldutasun gutxiagoa dutela nerabezaroan, neskak lehenago hazten direlako, horrela esateagatik.
Ikerketak aztertzen dituen beste gai batzuen barruan jeloskortasuna, perfekzioa eta bikotekideak daude.
Lehenengoari buruz, maitasunaren neurgailu gisa erabiltzen dela esaten du. Baieztapen hori egia da, jeloskortasuna bai telesailetan bai eguneroko bizitzan erabiltzen baita. Hala ere, hori ez du azaldutako jarrera azaltzen.
Bigarrenari buruz, hau da, perfekzioari buruz hitz egiten duenean, testuak gazteak perfekzioa bilatzen dugula esaten du, pelikuletan ematen diren erlazioak edo harremanak bilatuz. Hori bilatzea, nire iritziz, logikoa da, pelikulek eskaintzen dizkiguten harremanek oso politak eta amaiera zoriontsu bat baitute.
Azkenik, bikotekideei buruz aritzen da testua. Mutilak umeak bezalakoak direla esaten du, eta beraien bikotekidean amaren papera egingo duen neska edo mutila bilatzen dute.
Neskei dagokienez, bikotekide ideal bat daukagula zain uste dugula esaten du artikuluak, bai eta maitasunerako prestatuagoak gaudela ere.
Ni ez nago gauza guzti hauekin ados, baina bai gehienekin, hala nola, neskek sentimentalagoak garela dioenean.

Celia Fátima Gómez

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!