Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

CeLiA

02/03/2009 GMT 0

Kritika Literarioa: Atzerako zenbakia, Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan, Euskal Herrian zer den, Puntapax eta Ikara:

celiafa @ 17:58

Hurrengo lerroetan hainbat testuren kritika egin behar dut.
Idazleei begira, testu bat baino gehiago dagoenez, hainbat idazleei buruz idatzi behar dut lerro gutxitan.
Lehen testua, “Atzerako zenbakia”, Karmele Jaiok idatzia da. Karmele Gasteizen jaio zen 1970. urteko martxoaren 19an eta euskal idazle ezaguna da. Idazle honek idatzitako narrazioen artean “Hamabost zauri” (2004koa), eta “Zu bezain ahul (2007koa) daude; nobelen artean berriz, “Amaren eskuak”, non arrakasta handia izan du eta gaztelerara itzuli da.
Kontakizun honen testuinguruan, emakume bat, Amaia, 35 urte ingurukoa, merkatal gunera joaten da eta aspaldiko lagun eta mutil laguna ikusten du, eta gogora etortzen zaizkio gaztetxearen kanpoaldean berarekin igarotako ordu guztiak, bertan emandako musuak eta abar.
“Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan” izenburua duen testua Paddy Rekaldek idatzia da, 1964ko irailaren 5ean jaioa Bilboko Deustu auzoan. Idatzitako narrazioen artean “Aizu Paddy!” (1997. urtean idatzia) eta “Whiskey koloreko gauak” (1999koa) daude.
Testu honen testuingurua hurrengoa da: gaztetxeek gizartearen begirune txarra daukatela dio, eta bere garaian falangeko etxe bat okupatu eta gaztetxe bihurtu zutela esaten du.
Hirugarren testua, “Euskal Herria zer den” izenekoa, Pako Aristik idatzia da, euskal idazle ezaguna dena. Aristi Azpeitian jaio zen, Urrestilla auzoan, 1963ko irailaren 17an. Idazle izateaz gain, kazetaria ere bada, EHUn lizentziatu zen kazetaritzan eta kazetari izan da bere bizitzako urte batzutan.
Istorioaren testuinguruan Euskal Herria “norena” den aipatzen da, politikoena eta enpresariena dela esanez. Gainerakoek mapa soziologikoan agertzen ez garela dio.
“Puntapax” istorioa Unai Elorriagak idatzi du. Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14ean, baina txikitatik Algortan bizi da. Euskal filologian lizentziatua da.
Istorioaren testuinguruan hainbat lekutako gaztetxeei buruz hitz egiten da, hala nola, Amsterdamekoei buruz edo Pragakoei buruz.
Azken testua Tere Irastortza idatzia da. Zaldibian jaio zen 1961ean. Filologian lizentziatuta dago eta gaur egun irakaslea da.
Honek bere obra erabiltzen du ikara era literario batean definitzeko.
Testu guztien gai nagusia Gaztetxea da. Hauei buruz hitz egiten dute era desberdinetan.
Irakurketa guztiz lineala da, pertsonai errealak izanda eta hiztegi ulergarria emanda.
Testuak gustatu egin zaizkit, erraz irakurtzen ziren eta oso ondo espresatuak daude.

Celia Fátima Gómez

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!