CeLiA

Kritika Literarioa: Atzerako zenbakia, Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan, Euskal Herrian zer den, Puntapax eta Ikara:
Hurrengo lerroetan hainbat testuren kritika egin behar dut.

Idazleei begira, testu bat baino gehiago dagoenez, hainbat idazleei buruz idatzi behar dut lerro gutxitan.

Lehen testua, “Atzerako zenbakia”, Karmele Jaiok idatzia da. Karmele Gasteizen jaio zen 1970. urteko martxoaren 19an eta euskal idazle ezaguna da. Idazle honek idatzitako narrazioen artean “Hamabost zauri” (2004koa), eta “Zu bezain ahul (2007koa) daude; nobelen artean berriz, “Amaren eskuak”, non arrakasta handia izan du eta gaztelerara itzuli da.

Kontakizun honen testuinguruan, emakume bat, Amaia, 35 urte ingurukoa, merkatal gunera joaten da eta aspaldiko lagun eta mutil laguna ikusten du, eta gogora etortzen zaizkio gaztetxearen kanpoaldean berarekin igarotako ordu guztiak, bertan emandako musuak eta abar.

“Gaztetxearen hutsuneari begira berbetan” izenburua duen testua Paddy Rekaldek idatzia da, 1964ko irailaren 5ean jaioa  Bilboko Deustu auzoan. Idatzitako narrazioen artean “Aizu Paddy!” (1997. urtean idatzia) eta “Whiskey koloreko gauak” (1999koa) daude.

Testu honen testuingurua hurrengoa da: gaztetxeek gizartearen begirune txarra daukatela dio, eta bere garaian falangeko etxe bat okupatu eta gaztetxe bihurtu zutela esaten du.

Hirugarren testua, “Euskal Herria zer den”  izenekoa, Pako Aristik idatzia da, euskal idazle ezaguna dena. Aristi Azpeitian jaio zen, Urrestilla auzoan, 1963ko irailaren 17an. Idazle izateaz gain, kazetaria ere bada, EHUn lizentziatu zen kazetaritzan eta kazetari izan da bere bizitzako urte batzutan.

Istorioaren testuinguruan Euskal Herria “norena” den aipatzen da, politikoena eta enpresariena dela esanez. Gainerakoek mapa soziologikoan agertzen ez garela dio.

“Puntapax” istorioa Unai Elorriagak idatzi du. Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14ean, baina txikitatik Algortan bizi da. Euskal filologian lizentziatua da.

Istorioaren testuinguruan hainbat lekutako gaztetxeei buruz hitz egiten da, hala nola, Amsterdamekoei buruz edo Pragakoei buruz.

Azken testua Tere Irastortza idatzia da. Zaldibian jaio zen 1961ean. Filologian lizentziatuta dago eta gaur egun irakaslea da.

Honek bere obra erabiltzen du ikara era literario batean definitzeko.

Testu guztien gai nagusia Gaztetxea da. Hauei buruz hitz egiten dute era desberdinetan.

Irakurketa guztiz lineala da, pertsonai errealak izanda eta hiztegi ulergarria emanda.

Testuak gustatu egin zaizkit, erraz irakurtzen ziren eta oso ondo espresatuak daude.

Celia Fátima Gómez

Comments

Nola egin dieta aproposa eta orekatua?
Iritzi artikulu hau idazteko izenburuan idatzita dagoen izenburua duen artikulu bat irakurri dut. Bertan, dieta eta  jan neurria alderatzen ditu, egun batean jan beharreko kaloria kantitatea ematen du gutxi gorabehera sexua eta pisua kontutan hartuz, egun bateko otorduetan jan beharrekoa azaltzen digu eta hainbat elikagai era desberdinetan janda edo prestatuta haien kaloria kantitatea nabarmenki nola aldatzen den aipatzen da.

Esan bezala, jan neurria eta dieta alderatzen ditu, dieta osasuntsu egoteko ( bai pisua galtzeko edo irabazteko) janarien erabilera metodikoari esaten zaio eta jan neurrian, berriz, dietaren erregulazioa, botikak hartzea edo bestelako neurri sanitarioak hartzen dira kontutan.

Nik ez dut testuak ematen duen dietaren definizioa oso ondo ulertzen, baina idei bat egiten dut.

Testuak azaltzen edo aipatzen duen bigarren gauza egun batean jan beharreko kaloria kantitatea da, hori bai, sexua, adina eta pisua begiratuz.

Idazleak hurrengoa esaten du: “60 kiloko emakume batek jarduera fisiko moderatua eginez gero 2.215,5 kaloria beharko ditu gutxi gorabehera.  Gizonezko batek, ordea, 80 kilo pisatzen baditu eta emakumearen jarduera fisiko berdina egiten badu 3.252 kaloria inguru beharko zituen.” Argi gelditzen da ez duela adina kontutan hartu, ume batek kaloria kopuru desberdinak beharko zituen, hazten baitago.

Artikuluak dionez, eta ni horrekin ados nago, gosaria eguneko otordu garrantzitsuena da. Eguna era egokian hasten laguntzen digu bezperako baraualdia moztuz, beraz, gosari sendoa hartu behar dugu: esne katilukada bat kafe edo kola-kaoarekin, fruta zuku bat eta ogi edo opil moduko piezaren bat ere.

Bazkarian edo afarian gosarian baino arinago jan behar dugu, eta hori logikoa iruditzen zait.

Azkenik, hainbat elikagai buruz eta haien prestakuntzaz hitz egiten du. Hala nola ogi txigortuak 39 kaloria ematen dizkigula esaten du, eta ogi kopuru berbera, baina txigortu gabe 27 baino ez.

Berdin gertatzen da patatekin. Patata frijituek (100 gramo) 582 kaloria ematen dizkigute eta kopuru berbera, baina egosiak 84 kaloria besterik ez.

Amaitzeko, esan behar dut nik betidanik entzun ditudala gauza hauek etxean, bai amak esanda bai aitak, beraz, ez zaizkit deigarriak iruditu artikuluan aipatzen diren puntu hauek guztiak. Hala ere, bazeuden imajinatzen nituen gauzak eta orain, testuari esker, badakizkidanak.

Celia Fátima Gómez

Comments

Lekuak
Kritika literario hau egiteko “Lekuak” izenburua duen liburuxka txikia irakurri behar izan dut. Liburuxka hau Bernardo Atxagak

idatzi du.

Atxaga oso idazle ezaguna da. Bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Asteasun jaio zen 1951. urtearen uztailaren 27an. Gaur egungo euskal literaturaren idazlerik ezagunetakoa da, eta “Obabakoak” izenburua duen liburua berak idatzia da. Liburu honetatik pelikula bat egin zuten orain dela bi edo hiru urte.Asteasun eta Andoainen egin zituen lehen ikasketak eta Bilbon lortu zuen bere Ekonomi lizentziatura.

Hurrengo lerroetan irakurritako liburuari buruz hitz egin behar dut. Testuingurua errenazimentu garaian ematen da, gai hau baita liburuaren gai nagusia: Euskadin eman zen errenazimentua.

Ez dauka argumentu zehatza, ez baita istoriorik edo ipuinik kontatzen eta, nire ustez, dokumental baten antzekoa da.

Aztertu behar dudan beste arlo bat hiztegia da. Ez zait zaila iruditu testua irakurtzea, hitz gehienak ulertzen dira eta.

Irakurketari begira, lineala da erabat. Ez da atzera itzultzen irakurketan zehar eta gidoi lineala jarraitzen du.

Esan dudan bezala, testua dokumental itxura dauka, beraz ez dauzka pertsonaiarik.

Azkenik, iritzi pertsonala eman behar da, eta nik hurrengoa eman behar dut: ez dut “Lekuak” gustuko izan, oso pisutsua iruditu zait irakurketa, nahiz eta errea izan. Ez dut ulertzen zergatik eman behar zaion hainbeste garrantzia orain dela urte pilo bat gertatu zenari. Ulertzen dut bere garrantzia, baina nik gaur dugunaren alde borrokatu nintzateke, eta ez nuke egin ziguten mesprezuez hitz egingo, jadanik igaro dira eta.

Comments

Telesail batzuk topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute.
Iritzi artikulu honetan izenburu hori duen artikuluari buruz idatzi behar dut.

Artikuluak topikoak edo estereotipoak aztertzen ditu, hala nola, neskak mutilak baino sentimentalagoak direla edo mutilak oso berekoiak direla.

Egunkariko artikuluak “Los Serrano” telesaila hartzen du eredu gisa, eta Kataluniako Ramon Llull Unibertsitateko komunikazio irakasle talde batek eginiko ikerketei buruz hitz egiten du.

“Los Serrano” telesailari buruz esaten duena hurrengoa da: bertako neska eta mutil gazteak oso desberdin maitatzen dutela eta nesken kasuan, gainera, maitatzea eta sufritzea sinonimoak direla.

Inkestaren arabera, neskak erromantikoak eta sentiberak dira, eta mutilek heldutasunik gabeko jarrera izaten dute, baita jarrera sexualizatuta  eta primitiboa ere.

Testuak hainbat gauza esaten ditu, baina niri deigarria iruditu zaidana hurrengo lerroetan azaldu behar dudana da: artikuluak gaurko gazteak telesaileko protagonistak eredu gisa hartzen ditugula dio. Ni ez nago oso ados baieztapen horrekin. Horrela izango balitz, neska gazte guztiak pinpirin hutsak izango ginateke, fisikoari bakarrik garrantzia emanez eta burua hutsik izanez. Esan beharra dago badaudela horrelako neska batzuk, baino ez dut gustuko jeneralizatzea, batez ere ni orokorraren kanpoan nagoelako beti.

Mutilei buruz hitz egiten badugu, egia da neskak baino heldutasun gutxiagoa dutela nerabezaroan, neskak lehenago hazten direlako, horrela esateagatik.

Ikerketak aztertzen dituen beste gai batzuen barruan jeloskortasuna, perfekzioa eta bikotekideak daude.

Lehenengoari buruz, maitasunaren neurgailu gisa erabiltzen dela esaten du. Baieztapen hori egia da, jeloskortasuna bai telesailetan bai eguneroko bizitzan erabiltzen baita. Hala ere, hori ez du azaldutako jarrera azaltzen.

Bigarrenari buruz, hau da, perfekzioari buruz hitz egiten duenean, testuak gazteak perfekzioa bilatzen dugula esaten du, pelikuletan ematen diren erlazioak edo harremanak bilatuz. Hori bilatzea, nire iritziz,  logikoa da, pelikulek eskaintzen dizkiguten harremanek oso politak eta amaiera zoriontsu bat baitute.

Azkenik, bikotekideei buruz aritzen da testua. Mutilak umeak bezalakoak direla esaten du, eta beraien bikotekidean amaren papera egingo duen neska edo mutila bilatzen dute.

Neskei dagokienez, bikotekide ideal bat daukagula zain uste dugula esaten du artikuluak, bai eta maitasunerako prestatuagoak gaudela ere.

Ni ez nago gauza guzti hauekin ados, baina bai gehienekin, hala nola, neskek sentimentalagoak garela dioenean.

Celia Fátima Gómez

Comments

Urrezuno 2007
Urrezuno urtero ospatzen den ikasleentzat zuzendutako literatur lehiaketa bat da, eta hainbat idazle aurkezten direnez, eta gainera ezezagunak, ezin dut beraiei buruz biografia txiki bat aurkeztu.

Lau testu motz agertzen zaizkigu: bata “Amelia” izenburua duena, bestea “Gezurrak janez argaldu”, hirugarrena “Askatasun bila” eta laugarrena eta azkena “Hiru segundo eta erdi”.

Lehenengoa, Josu Narbartek idatzia da, Irungo Txingudi institutuan ikasten ari dena.

“Amelia” izeneko testua oso hunkigarria da. Amona baten eta honen ilobaren kontakizuna da, non amaiera tragiko bat agertzen den.  Testua 1993. urtean kokatzen da eta irakurketa lineala eta erraza eskaintzen digu. Hala ere, ez dago euskara batuan idatzia, gutxienez bertan agertzen diren hitz batzuk.

Bigarren testua Izaro Zinkunegik eskaintzen digun poema motz bat da. Bertan gaur egun dauden bi arazo tratatzen dira: anorexia eta bulimia. Oso poema polita iruditu zait eta oso ondo adierazten du modeloen munduan dagoen gezurra. Hizkuntza erreza erabiltzen du Izarok, baita irakurketa lineala eskaini ere.

“Askatasun bila” izeneko testua Mikel Mancisidorrek idatzi du, Aita Larramendi ikastolan ikasten duena, Andoainen. Ipuin honetan, Mikelek Kongoko gerran aritu ziren umeen bizitza kontatzen digu. Nola bahitzen zituzten gerran aritzeko eta nola hiltzen zirenean soilik aurkitzen zuten askatasuna. Oso esaldi gogorra agertzen da ipuinaren amaieran: “Azkenean lortu dugu askatasuna, horretarako lurra gorriz tindatu behar izanda ere.” Testuingurua, azaldu dudan bezala, Kongon gertatzen da eta honek irakurketa lineala eskaintzen digu, ondo ulertzen dena.

Pertsonaiak argi dago errealak izan litezkeela, Kongoko gerra benetan gertatu baitzen.

Gustukoa izan dut kontakizuna, nahiz eta honen amaiera tristea eta tragikoa izan.

Laugarren testua, eta azkena, Alaine Agirrek eginiko poema bat da. Oso polita iruditu zait, baina hala ere ez dut uste oso erreala izan daiteken. Hiru segundotan hori guztia sentitzea ia ezinezkoa da, oso azkar igarotzen dira hainbeste gauza sentitzeko. Hizkuntza erreza da, eta eskaintzen digun poemaren irakurketa lineala. Hasieran lehenengo segundoan sentitu zuena edo sentitzen dena idazten digu, bigarren zatian bigarren segundoan sentitzen duena eta horrela hirugarren eta laugarren segundoak banatzen dituen erdira ailegatu arte.

Oso testu politak iruditu zaizkit, erraz irakurtzekoak eta oso sentimentalak.

Comments

Schindler-ren Zerrenda – La Lista de Schindler
Ebaluazio honetako lehen iritzi artikulua izenburuan agertzen den pelikulari buruz egin behar dut.

Denok dakigu Bigarren Mundu Gerran gertatu zen hilketa handiari buruz, eta gai hori tratatzen du pelikulak. Nola 6 urte horietan juduei laguntzeko prest egon ziren pertsona batzuk egon zirela, batez ere aipatutako Schindler jaunak.

Pelikula Steven Spielberg-ek zuzendua da, denontzat ezaguna den zuzendari ospetsu eta talentuduna.

Spielberg-ek pelikula txuri beltzean egotearen arrazoia ematerakoan hauxe esan zuen:

“Holokaustori buruz ikusi ditudan bideo eta argazki guztiak txuri beltzean zeuden, beraz, Holokaustori buruz izan ditudan ikuste guztiak txuri beltzean izan dira eta horrela izaten jarraitu behar du. Ikusi dudan guztia kolorerik gabe izan da, eta horrela adierazi nahi izan dut egindako pelikulan.” Pelikula osoan zehar kolorean agertzen den gauza bakarra neska txiki bat da, beroki gorriduna.

Pelikula Alemanian kokatzen da 1939 eta 1945. urteen bitartean. Gauzak nola aldatzen joan ziren adierazten da oso modu egokian, nola hasieran poliki- poliki joan ziren alemanak lurrak bereganatzen eta nola bukaeran, dena bereganatu ondoren, ez zuten nahikoa.

Argumentua oso nahasgarria da. Pelikularen hasieran argi gelditzen da nola gure protagonistak, Oskar Schindlerrek, dirua egitea baino ez du buruan. Jeneral nazien laguna egiten da hauek berak nahi duena egin dezaten, nahi dutena ematen die beraiek beraien boterearekin lagundu diezaioten. Baina, amaieran, gauzak nola gauzatzen ari diren konturatzen denean, txipa aldatzen du eta juduei laguntzen hasten da.

Pelikulan agertzen diren pertsonai guztiak garai horretan bizi izan ziren, pelikulan kontatzen den istorioa benetan gertatu baitzen. Hain zuzen ere, pelikularen amaieran, kolorean hortik aurrera, benetan hori bizi izan zuten eta oraindik bizirik irauten duten juduak agertzen dira Schindlerren hilobia bisitatzen, beraien burua interpretatzen duen aktorearen laguntzaz. Nire iritziz, pelikularen zati politenetakoa da amaiera.

Pelikula oso luzea da, baina hala ere, oso gutxi iruditzen zait 6 urte horietan gertatu zena adierazteko. Heriotza guztiak zenbatzeko, baita eman ziren injustizia eta harrokeria guztiak salatzeko ere.

Gustukoa izan dut pelikula, eta oso modu egokia iruditzen zait gerra horretan gertatu zena  adierazteko. Nahiz eta oso gogorra izan, ezin dugu ahaztu horrela izan zela, ezin dugu beste alde batera begiratu.

Comments

“Teresa, Poverina Mia”
“Teresa, poverina mia” izenburua daukan testua irakurri ondoren, honen idazlan txiki bat aurkezten dut hurrengo lerroetan.

Testua Bernardo Atxagak idatzia da. Oso idazle ezaguna da Atxaga Euskadin, baita Espainian ere.

Bere benetako izena Jose Irazu Garmendia da. Asteasun jaio zen 1951. urtearen  uztailaren 27an. Gaur egungo euskal literaturaren idazlerik ezagunetakoa da, eta “Obabakoak” izenburua duen liburua berak idatzia da. Asteasun eta Andoainen egin zituen lehen ikasketak eta Bilbon lortu zuen bere Ekonomi lizentziatura.

Orain, testuari buruz hitz egin behar dut.

Testuinguruari begira, liburua 2004. urtean idatzia da, testuaren amaieran jartzen duen bezala. Bi zati agertzen dira bertan: Teresa gaztea denean eta Teresa heldu gisa agertzen denean. 1978.ean eta 1993. urtearen inguruan hain zuzen ere.

Argumentuan, Teresaren istorio labur bat kontatzen da. Italiara joaten denean, izeba Magdalena hiltzen zaionean, zirkuko ekilibrista batekin ateratzen denean eta abar.

Gaia, aurreko lerroetan esan bezala Teresaren bizitza bitxia da. Denetik gertatzen baitzaio.

Bertan agertzen diren pertsonaiak errealak izan ziratekeen, ekintza arruntak eta sineskorrak egiten baitituzte, eta irakurketa lineala da, ez da atzera itzultzen historia, baina hala ere badaude nahasgarriak diren hitz batzuk.

Hiztegia, orokorrean, ulergarria eta sinplea da. Oso erraz ulertzen dena.

Bukatzeko, nire iritzia eman behar dut: historia polita da, baina bitxia.

Bitxia dela esaterakoan protagonistari denetik gertatzen zaiola esan nahi dut.

Ez dakit zer nahi zuen idazleak historia hau idazterakoan, baina oso ondo idatzia dago.

Comments

“Bat-bateko heriotza kirolariengan”
“Bat-bateko heriotza kirolariengan” izenburu gisa duen artikulua irakurri ondoren, eskatu zaidan bezala honen iritzia ematen dut hurrengo lerroetan.

Lehenik eta behin testuko hitz batzuk ulertzeko zailak egin zaizkidala esan behar dut, medikuak erabiltzen duten hizkera berdina erabiltzen duelako, eta hori, egunkariko testu batean jartzea ez zait oso egokia iruditzen. Egunkarietan, hizkera arrunta eta ulertzeko moduko erabili behar delako.

Orokorrean, artikulua oso interesgarria iruditu zait, nahiz eta bertan zorigaitzak azaldu.

Pasa den urtean, Antonio Puertaren kasua oso mingarria iruditu zitzaidan, eta nahiz eta ez ezagutu nik ere tristura pixka bat sentitu nuen. Batez ere alarguna haurdun zegoela jakin nuenean.

Ez dakit noiz, baina orain dela bi edo hiru aste egonezin berbera sentitu nuen Real Madrileko Ruben de la Red jokalaria bat-batean futbol zelaian zerraldo erori zenean. Kriston izualdia eraman nuen.

Baina egunkariko atal honek ez ditu futbol zelaietan gertatutako heriotzez soilik hitzegiten, baita txirrindularitzan eta gimnasian gertatutakoak ere.

Aipatutako kirolak arrisku handienekoak dira, edo hori esaten du testuak.

1995. urtetik  2001. urtera bitartean 61 heriotza kasu gertatu ziren Espainian (21 txirrindulari, 13 futbolari eta 5 gimnasta) , eta patziente horien heriotza kasurik ohikoena koronarioetako gaixotasuna atemoratesosa izan zen %40 baino gehiagotan. Egia esanda, ez dakit gaixotasun horrek zer esan nahi duen, ezta zeri eragiten dion ere., baina interesgarria iruditzen zait.

Baina gaitz hauek guztiak badute saihesteko era bat: errekonozimendu medikuak egitea geroz eta maiztasun handiagoarekin. Nire ustez, kirolariek honela egingo bazuten, ez litzateke hainbeste heriotza egongo. Badakit eliteko jokalariak, txirrindulariak, gimnastak, etab. errekonozimenduak oso denbora tarte txikien artean egiten dituztela, baina heriotza gehienak eliteko jokalariak ez diren pertsonengan ematen dira.

Hain zuzen ere, eta adibide bat jartzeagatik, nire anaiaren eta bere taldekideen kasua azalduko dut:

Nire anaiak eskubaloian jokatzen du, eta Antonio Puertaren kasua gertatu baino lehen ez zituen errekonozimenduak egiten, ez berak ez bere taldekideak. Medikuarekin tratu bat egiten zuten eta honek, errekonoziemdua egin gabe uzten zituen.

Baina Puertarena ondoren, urtero egiten dute errekonozimenduak, eta aurten, gainera, kategoria txigiagokoei egingo zaie ere.

Beraz, ezin da esan heriotza hauek ez direla zorigaitzak, baina behintzat, saihesteko era bat badago, behintzat nire ustez.

Celia Fátima Gómez

Comments

Ipuin Lizunak:
“Ipuin Lizunak” testua irakurrita bere idazlearen biografia txiki bat aurkezten dut hurrengo lerroetan:

Testua Aitor Aranak idatzi du. Honek Legazpin, Gipuzkoan, jaiotakoa da 1963ko abenduaren 21ean, eta lan asko egin ditu bere bizitzan zehar.

Narrazioak begiratuta, “Ipuin Lizunak”, “Ipuin Ilunak” eta “Lehenbiziko ipuinak” daude, beste titulu batzuk daudela kontutan hartuta.

Nobela, gazte literatura eta saiakera garatu ditu, baita antzerki pittin bat ere.

Testuingurua desberdina da 3 ipuinetan.

Lehenengoan zein urtetan gertatzen den jartzen du, 1640.ean hain zuzen ere.

Beste bietan ez du datarik jartzen, baina gure garaikoak direla esan daiteke.

Argumentua desberdina da hiru ipuinetan, baina hiruretan gauza berdina aztertzen da: sexua. Lehenengoan, neska eta mutil gazte batzuen harremanak azaltzen dira. Bigarrenean, bi mutilen arteko sexu harremanak eta hirugarrenean neska hil baten eta mutil baten arteko harremanak.

Bigarren eta hirugarren ipuinak bitxiak iruditu zaizkit, batean pertsona bat berpizten delako eta bestean hil batekin sexu harremanak agertzen direlako.

Nire ustez, ipuinen idei nagusia egon daitezken sexu harreman desberdinak azaltzea da, eta horretarako pertsonai errealak erabiltzen ditu idazleak.

Irakurketa lineala eta ulergarria da, idazleak erabiltzen dituen hitz gehienak ohiko bizitzan erabiltzen ditugunak direlako.

Amaitzeko iritzi pertsonala eman behar dut: Ipuinak ez ditut gogoko izan, baina entretenigarriak iruditu zaizkit. Jarriko nizkien aitzaki bakarra, sexu harremanak azaltzeko modua izango zen.

Celia Fátima Gómez

Comments

Kerik Gabeko Sua, Surik Gabeko Kea
“Kerik gabeko sua, surik gabeko kea” artikulua irakurri ondoren idazketa honen bitartez aipatutako testuaren iritzia azalduko dut.

Egin nahi dudan lehenengo gauza hurrengoa da: artikuluan irakurritako informazio gehienarekin ados nago, baina datu batek ez nau konbentzitzen. Beno, hobeto esanda, ez nauena konbentzitzen Jabier Madrazo-ren adierazpenak dira. Adierazpen horietan  “Ez dugu Espainiako gobernuaren lan zikina egingo, Espainiako gobernua oker dabil lege honekin, legeak hutusne asko dituelako”dio. Jabier Madrazok ados egon daiteke lege honekin, edo ez, baina gobernu zentralak agindutakoa edo eskatutakoa egin behar du, legea onartua baitago.

Hau alde batera utziz, iritzia ematen hasiko naiz.

Lehen esan dudan bezala, irakurritako gauza askorekin ados nago, adibidez, nik ezagutzen ditudan lokal edo taberna gehienetan ez da legea errespetatzen. Ehun metro karratu baino gehiago dituzten lokalak ez dituzte erretzaileentzat zatiketa bat haien   barruan, eta gainera, ez dituzte beharrezkoak diren seinaleak ondo kokatuta ezta kea xurgatzeko edota aireztatzeko sistema propioak ere.

Baina ez dago irregulazio hauek guztiak salatzen dituen pertsonarik, ezta gobernuak lan hau egiteko kontratatutako pertsonarik ere, beraz lokalen jabeak nahi dutena egiten dute.

Hala ere, tabakorik gabeko guneen kopuruak hazi egin dira, legeak lantokietan, zentro publikoetan, osasun zentroetan, kirol eta kultur tokietan eta haurrak jolasten diren lekuetan erretzea debekatzen baitu.Esan daiteke leku gehienetan erretzea debekatzen duela  kalean izan ezik.

Testuak tabakoaren salmentaren jaitisera aztertzen du, baina jaitisera honek puruen salmentak igo egin ditu. Nik badaukat datu honen froga bat: nire gurasoak erretzen dute, baina lege antitabakoa atera zenean nire aitak zigarroak utzi zituen eta puruetara pasatu zen. Ez dira puru handiak, baina puruak hala ere. Nik behintzat nahiago nuen zigarroak erretzen zituenean, erretzaile pasiboa naizela kontuan hartzen badugu, zigarroen kea hobeto arnasten delako.

Salmenten gaia berriz ere hartzen badugu, testuak Hego Euskal Herrian, batez ere Gipuzkoan, hauek asko jaitsi direla dio, baina hori logikoa da legea atera ondoren erretzaileen kopurua jaitsi egin dela kontutan hartuta.

Orokorrean, artikulua zaila egin zait irakurtzeko, baina ondo ulertu dut esan nahi zuena.

Esan bezala, ados nago ematen dituen datuekin, baina ez Madrazoren adierazpenekin.

Celia Fátima Gómez

Comments

Pololoak: poxpolinen lurriña
Xabineitor-en istorio honek Patxi Gallegok idatzi du. Hurrengo lerroetan bere biografia txiki bat azaltzen da.

Idazlearen izen osoa Patxi Gallego Palacios da, eta 1973. apirilaren 10an jaio zen Errenterian. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta 2004.urtean Xabineitor super-heroiari buruzko komiki trilogia (Pololoak) idazten hasi zen.

Irakurri dudan komikia gure mendean edo garaian idatzia dagoela argi dago, gaur egungo azmakizunak eta gertakizunak azaltzen direlako. Hala nola, ETA banda terrorista, eta Arzallus eta Garaikoetxea politikoak ere.

Textuaren argumentua oso simplea da: Sabinok (Xabi deitua) arazo larri bat dauka Euskadiko gauzekin. Bai neskekin, bai politika eta politikariekin ere. Homeopatarengana joaten da sendatzeko laguntza eske, eta azkenean usaina asko garatzen du eta super podere gisa erabiltzen du. Hori esker badaki emakume bat arazoetan noiz dagoen, eta hura salbatzera joaten da bitan pentsatu gabe. Super podere honi esker, euskal emakumeak beste lekuetako emakumeengan bereizten ditu.

Komikiaren idei nagusia ez dakit zein den, baina nire ustez hemen dagoen (edo behintzat hori esaten dute) sexu falta tratatzen du.

Oso argi dago protagonista pertsonai irreala dela. Berak dituen super podereak arruntak ez direlako. Gainerako pertsonaiak errealak direla esan daiteke, homeopatak eta emakumeak errealitatean daudelako.

Komikiak irakurketa korapilatsua dauka hasieran, Xabik istorian zehar garatutako super-podereekin agertzen delako. Hirugarren edo laugarren orritik aurrera irakurketa lineala sumatzen da.

Idazleak erabilitako hiztegia, orokorrean, ez dauka inongo zailtasunik, baina testuan zehar badaude nik erabiltzen ez ditudan hitz batzuk.

Hau dena azaldu ondoren nere iritzia argi uzten saiatuko naiz.

Komikia ez zait gustatu, erraz irakurtzen eta ulertzen da, baina bertan tratatzen den gaia ez dator nere estiloarekin. Oso “berdea” iruditzen zait, badakit nere ikaskide batzueei asko gustatuko zaiela, baina niri behintzat ez.

Comments

Mehatxuek Ilundutako Bizitza
“Mehatxuek ilundutako bizitza” artikulua irakurri ondoren idazketa honen bidez aipatutako artikuluaren iritzia emango dut.

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut ni ez nagoela gai honen alde, eta ematen ari zaion tratua oso desegokia iruditzen zaidala.

Hori aipatu ondoren, Maiteren (artikuluan azaltzen den emakume mehatxatua) kasuaz hitz egin nahi dut, berari gertatzen zaiona emakume askori  mundu osoan zehar gertatzen zaielako.

Maite oso beldurtuta agertzen da artikuluan, eta guztiz normala iruditzen zait. Oso erraza da gai hauek telebistan ikustea, baina zuri gertatzen bazaizu ez da hain erraza.

Maitek ez daki zer egin, baina ni bera banintz, aukera izandakoan (irakurritako artikuluan kotxearekin zihoala mehatxatzen duen gizona ikusi zuela aitortzen du), eta poliziak kasu egiten ez diola kontutan hartuta, mehatxatzen nauen gizona hilko nuke.

Okerrenean jarrita, urte gutxi batzuk pasatuko nituzke kartzelan jarduera ona izanda eta bertako gauzetan laguntzen badut.  Beraz, neretzat hori izango zen erabakirik onena.

Urte gutxi horiek kartzelan igaro eta kitto, arazoa konpondua. Ez gehiago kezkatzea, ezta ezkutatzea ere.

Gainera, abokatu on bat hartzen baldin baduzu eta epailea zuk jarritako salaketak kontutan hartzen baditu agian ez zara ezta kartzelara joaten. Beraz, kasu honetan azaldutakoa izango zen nire erabakia.

Gero badaude tratu txarreko beste kasu batzuk, non mehatxatua laguntza jasotzen ari den eta gainera, bere mehatxatzailea kartzelan sartuta dagoen.

Kontu honek erreperkusio handiak izaten ari ditu, geroz eta emakume gehiago hiltzen direlako tratu txarrak jasotzearen ondorioz.  Lehengo urtean hain zuzen ere 58 emakume hil ziren kontu honen ondorioz.

Erreperkusio handi hauen ondorioz, Espainiako gobernuak neurriak hartzen hasi da.

Adibidez, mehatxatuak izaten ari diren pertsonentzat (bai emakumezkoak, bai gizonezkoak) telefono bat jarri du martxan. Tratu txarren jasotzailea dena telefono honi deitzea besterik ez du egin behar laguntza edo aholkularitza jasotzeko. Zenbaki honen bidez emakumeei soilik laguntzen zaie eta bertan hurrengo gaietan aholkatzen zaie: beraien ekonomian eta lan eskubideetan, sozial arazoetan bai eta bere judizial gaietan ere.

Beraz, lehen esan dudan bezala, nik ez nago tratu txarren alde, ez ni ezta jende gehiena ere, beraz ondo iruditzen zaizkit arazo honekin bukatzeko hartzen ari diren neurri guztiak. Hala ere, gauza gehiago egin daitezkela uste dut.

Comments

Celia
Comments